XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andoni arazoetan

-Andoni, joan zaitez mesedez okindegira eta ekarri ogi bi.

Baina gogoratuazo Tereri, ogi zuriak eta mamitsuak gustatzen jatazala.

Hor daukazu dirua eta bizkor etorri, lagunakaz bidean galdu barik -agindu eutsan amak Andoniri.

Andonik, esku batean otzarea ebala eta bestean dirua, kalera urten eban.

Amak agindu eutsan lez bizkor joian, berak ere bere planak eukazan eta.

Aurreko egunean lagunakaz eguerdiko hamabietarako gelditu zan eskolako futbol zelaian, hirugarren mailakoen aurka futbol partidu bat jokatzeko, eta ezin eitekean berandu heldu.

Bera taldeko atezaina zan, eta honek kezka handia sortuazoten eutsan.

Gainera hirugarren mailakoak golen bat sartu ezkero, Iñakik taldeko erru guztiak berari botako eutsazan.

Batzuetan badirudi berak bakarrik dakiela futbolean jokatzen.

Hain ona bada, atezain berak egin daiala! pentsatzen eban Andonik sarritan.